Joan eduki nagusira

Moketen garbiketa

Garbiketa-zerbitzuetako esperientzia
25 + urte
Bezero pozik
150 +

Sektoreko profesionalak

Limpiezas Limpex-en urteetako esperientzia dugu moketen garbiketan, eta horri esker gure teknikak eta ezagutzak hobetu ahal izan ditugu, kalitatezko zerbitzua eskaintzeko. Gure talde oso kualifikatuak ondo ezagutzen ditu moketa mota desberdinak eta nola tratatu behar diren, orban zailak izan zein garbiketa orokorra.

Zerbitzu ezin hobea

Limpiezas Limpex-en zure gogobetetzea da gure lehentasuna. Gure helburua garbiketa ezin hobea eta kalitatezkoa bermatzea da, bezeroen eskaerei erantzunez.

Makineria modernoa

Moketen garbiketa profesionalerako makineria espezializatu modernoa eta kalitate handiko produktu espezifikoak erabiltzen ditugu, hala nola:

Mota guztietako moketen garbiketan adituak

Gure enpresa mota guztietako moketen garbiketan eta mantentzean espezializatuta dago: ile luzekoak edo laburrekoak, zuntz natural eta ehunezkoak (artilea edo kotoia, adibidez), poliesterrezkoak, nylonezkoak, polipropilenozkoak, etab.

Moketen garbiketa makina birakariarekin

Makina birakariarekin egindako garbiketa da moketetako orbanak eta zikinkeria kentzeko metodorik eraginkorrena. Sistema honetan, zurda leunezko disko bat duen makina bat erabiltzen da moketa sakon garbitzeko.

Makina birakariaz gain, ura eta material bakoitzerako produktu espezifikoa nahastuta aplikatzen dira, zikinkeria eta orbanik zailenak kentzeko gai den apar aktiboa sortzeko. Ondoren, moketa zikinkeriarik eta orbanik gabe dagoenean, xurgatu egiten da, zikinkeria guztia ateratzeko.

Makina birakariarekin garbitzen denean, moketak gehienez 12 ordu behar izaten ditu lehortzeko. Izan ere, ur asko erabili behar da zikinkeria guztia kentzeko, eta, horregatik, denbora gehiago behar du lehortzeko. Dena den, denbora hori giro-tenperaturaren araberakoa da, eta ez ditu inoiz 24 orduak gainditzen.

Moketen garbiketa injekzio-erauzketarekin

Injekzio-erauzketa bidezko moketa-garbiketan, ura eta produktua moketan injektatzen dira, eta, aldi berean, zikinkeria guztia erauzten da. Hoteletarako, eraikinetarako eta bulegoetarako aproposa da, moketa askoz gutxiago bustitzen delako eta, beraz, azkarrago lehortzen delako.

Injekzio-erauzketarekin garbitzen denean, moketak ez ditu normalean 12 ordu baino gehiago behar lehortzeko. Hori bai, ez da itxaron behar moketa oso zikin egon arte; bestela, garbiketa sakonagoa egin beharko da, eta lehortzeko denbora luzeagoa izan daiteke.

Google-ko iritziak

Zer diote gure bezeroek

Ikusi iritzi guztiak Googlen
Gu oso pozik beti LIMPEX SL enpresaren zerbitzuekin! Ondo lan egiten dute, serio eta txukun. Gomendagarria!
Iñaki MendigurenGoogle-ko iritzia
Gente seria, trabajadora y con ganas de hacer las cosas bien. Un 10.
Aitor AmaiorGoogle-ko iritzia
Mi experiencia tras varios años como clienta es excelente, tanto su servicio profesional como humano es altamente recomendable. El resultado de su trabajo siempre es muy satisfactorio.
Iciar LaskurainGoogle-ko iritzia
WhatsApp